Turismo eskaintzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan da egunotan Iruñako BALUARTE auditoriumean. Landa turismoari eskainitako hitzaldi sorta eta nazioarteko turismoari eskainitako azokak ateak zabalik izan ditu otsailaren 19tik 21era bitartean eta UROLA GARAIA eskualdeari dagokion informazio turistiko guztia eskura izan dute bertara gerturatu diren pertsona guztiek
Hamaika herrialde eta lurraldetako erakusmahaiak izan dira bisitatzeko, ekitaldi desberdinak, dastatzeak, aurkezpenak, ipuin kontalariak, txalupa gidari izateko ikastaroak, hiru dimentsioko zinema, dantza ikuskizunak... eta ekintza guzti hauen artean UROLA GARAIA eskualdeak eskeintzen dituen bisita gidatu eta erakargarri turistiko desberdinek oso harrera ona izan dutela esan beharra daukagu. Mila esker bertara informazio eske gerturatu zareten guztiei!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

No hay comentarios:
Publicar un comentario