Arratsaldeko 17:30ean Xabier Zaldua zumarragarra 1995. urtean Elorriagak lortutako marka hausten saiatuko da.
Aizkolariak Antio aurreko zabalgunean kanako enborra ebaki ondoren, Izazpira joan-etorria egin beharko du.
Elorriagak 1995eko apirilaren 17an egindakoa, 56 minutu eta 38 segundo, baino denbora gutxiago beharko du marka hausteko.
Gero erromeria izango da. Hona hemen egitaraua:
- 16:30 Jolasak eta ondoren txokolate-jana
- 17:30 Xabier Zalduak errekor ahalegina egingo du: kanako enborra ebaki, Izazpiko gurutzeraino igo eta Antiora buelta
- 18:00 Udalbatzarkideek Andre Mariari ikustaldia egingo diote Antioko elizan.
- Ondoren, erromeria Antzinako Ama Txistulari Taldeak eta trikitilariek alaituta.

No hay comentarios:
Publicar un comentario