Joan den astean, apirilaren 15etik 18ra SITC (Saló Internacional del Turisme a Catalunya) turismo azoka ospatu da Bartzelonan. Aurtengoa feria honen 19. edizioa izan da.
Madrilen ospatzen den Fitur azokarern atzetik, estatu mailan bigarren turismo azokarik garrantzitsuena da SITC eta joan den urtean 62 herrialdetako 1300 erakusketari izan zituen 43 000m2 –tan banatuta, azoka 194 000 pertsonak bisitatu zutelarik.
Urtero bezala, Urola Garaiak bere ordezkaritza eraman du bertara Eusko Jaurlaritzaren “Euskadi Goza Ezazu” lemadun stand-ean, “Berdea” markapean.
Bertan jasotako bisitariek bereziki mendi ibilbideetan, eta nekazal etxeetan erakutsi dute interesa orokorrean, baita Donejakue Bidean ere. Ignaziotar Lurraldeari buruzko kontsultak ere ugariak izan ziren. Kontsulta egin zuten bisitarien gehiengoak lehenagotik ezagutzen zuen Euskal Herria, baina asko aurretik hiriburuetan egonak direnez, oraingoan barnealdea ezagutzea omen dute helburu. Bestalde, aurrez Euskal Herrira ezagutzen ez zutenek, informazio orokorragoa jaso nahi izan zuten, familientzako turismo aukerak batik bat.

No hay comentarios:
Publicar un comentario