Ongi etorri gure blogera! - ¡Bienvenid@ a nuestro blog!

Parte hartu!  - ¡Participa!
  


Museoen Nazioarteko Egunerako ekintzen programa


URRELUR MUSEOA
MAIATZAK 10etik 21era MUSEOA KALERA. JOLASTU GUREKIN

Urretxu eta Zumarragako merkatarien parte- hartzearekin, 90 dendatako erakuslehioetan mineral eta fosil ale ederrak erakutsiko dira. Hauen inguruan, bi albumez osaturiko bilduma kaleratuko da, ale hauen irudi eta ezaugarriekin. Bilduma osatzeko parte- hartzaileak dendaz denda ibili beharko dira ale bakoitzari dagokion pegatina lortzeko. Osatutakoan, maiatzak 18, 19 edo 20an, 17:00tatik 20:00etara, museoan aurkeztu eta bolígrafo bat eskuratzeaz gain, tamaina handiko kau mineral eta USB memoria batzuen zozketan parte hartzeko txartela ere emango zaie.

Maiatzak 21,18:00tan ZOZKETA FESTA DIBERTIGARRIA, “URRE”, “LUR” ETA “LAGUN” DINOSAURIOEKIN

Musika, opariak eta sekulako giroa, Urrelur museoaren ondoko lorategian. Albumak osatu dituztenen artean lau mineral ikusgarri eta USB memoriak zozketatuko dira. Zozketa festa “martxosoa” mineral eta fosilen inguruan!

Lekua: Iparragirre plaza (Urretxu), museoaren ondoko lorategia.


MUSEOKO ATEAK DENENTZAT ZABALIK

Maiatzak 10etik 21era: “Historiaurreko itsasoen barnean” Ictiosauro eta marrazo fosilen erakusketa. Egun hauetan bereziki,  Javier Aguadoren bi ale ikusgarri erakutsiko dira.

Ordutegia:

Maiatzaren 17tik 21era: 17:00- 20:00
Maiatzak 18 (asteartea): MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA: 10:00- 13:00/ 17.00- 20:00

BISITALDI GIDATUAK:

Maiatzak 18, asteartea: Urretxu- Zumarragako Ikastetxeentzako doako bisitaldi gidatua (ordutegi moldagarria, aldez aurretik zita eskatu behar da)

Sarrera doan
Lekua: URRELUR Mineral eta Fosilen museoa (Aizpurunea kultur etxea- Urretxu)
Informazioa eta erreserbak: 943 03 80 88


IGARTUBEITI  BASERRI MUSEOA

Maiatzak  22, 23: Ate irekien jardunaldia, sarrera eta bisita gidatua dohainik.
16:30- 18:30 Pilotak egiteko tailerra.

Lekua: Igartubeiti Baserri Museoa. Ezkio

Informazioa eta erreserbak: 943 72 29 78/ igartubeiti@gipuzkoa.net

EUSKAL BURDINAREN MUSEOA

Maiatzak 22: 12:30etan Forja erakustaldia museoan.

Lekua: Euskal Burdinaren Museoa. Mirandaola Parkea, Legazpi.

Informazioa eta erreserbak: 943 73 04 28


AIKUR ERLE MUSEOA

Maiatzak 22: 11:00- 13:00 Kandelak egiteko tailerra.

Lekua: Aikur Erle Museoa. Santa Barbara bidea, Urretxu

Informazioa eta erreserbak: 943 73 04 28/ 943 25 06 81


OGIAREN TXOKOA

Maiatzak 22: 16:30etan Ogiaren Txokora eta Igaralde errotara bisita gidatua doan.

Non: Ogiaren txokoa. Igaralde Goena Baserria, Brinkola, Legazpi

Informazioa eta erreserbak: 943 73 04 28

ARTZAINTZAREN EKOMUSEOA

Maiatzak 22: 11:30etan Artzaintzaren Ekomuseora bisita gidatua doan.

Non: Artzaintzaren ekomuseoa. Erraizabal Baserria, Telleriarte, Legazpi

Informazioa eta erreserbak:  943 73 04 28

1 comentario:

Eli dijo...

Aikur Erle Museoko larunbateko argazkiak ikusteko:

http://www.facebook.com/album.php?aid=177697&l=304c81e4a4&id=311730071683