Igartubeiti Baserri Museoak, euskal baserria ezagutarazteko dinamika hezigarri eta aisialdikoak eskaintzen dituen museoak, baserri eguna antolatu du ekainaren 6an, Isidro Deunaren eguna ospatu asmoz. Egun honek Euskal Herriko baserritar guztiak omentzea du helburu.
Horretarako egun osoan zehar ekitaldi ugari izango dira:
• Omenaldia, Jose Iza Itsasoko arotzaren familiari.
• Gaur egungo baserria eta jasangarritasuna Jakoba Errekondoren solasaldia
• Animalien erakusketa
• Gaileta ekologikoak egiteko tailerra
• Bisita gidatu antzestuak
• Bisita gidatuak interpretazio zentrora
• Bertsolariak
• Txalapartariak
• Oilasko erreketa
• Trikitixa
Igartubeiti Baserri Museoa bizia izateko sortua denez, euskal baserria ezagutarazteko dinamika hezigarri eta aisialdikoak antolatzen ditugu, oraingo honetan, baserri eguna. Festa erraldoi honetan, baserritarrei omenaldia, animalien erakusketa, Jakoba Errekondoren solasaldia, gaileta ekologikoak egiteko tailerra, bisita gidatu antzestuak, bertsolariak, txalapartariak, oilasko erre jana, trikitixa eta abar izango ditugu. Ongintzazko eta ekitaldi solidarioa izango da "UNICEF" Gobernuz Kanpoko Erakundearentzat. Kalitatea fundazioak babestutako lumagorri oilasko erreen dastaketa aipatu berri dugun "Unicef" elkartearen alde izango da. Dantzariek, bertsolariek, trikitilariek, antzesleek doainik partehartuko dute festa honetan haurren eskubideen aldeko elkarte honentzat.
EKINTZEN EGITARAUA:
• 11:30etan: Joxe Iza Peñagarikanoren familiari omenaldia: aurreskua eta oroigarrien banaketa.
• 11:45etan: Bertsolariak.
• 12:00etan: Gaur egungo baserria eta jasangarritasuna Jakoba Errekondoren solasaldia.
• 12:00 eta 13:00etan: Gaileta ekologikoak egiteko tailerra Interpretazio Zentruko galerian.
• 13:00etatik 13:45etara: Bisita gidatu antzeztua Igartubeiti baserrian. Euskaraz.
• 14:00etatik 14:45etara: Bisita gidatu antzeztua Igartubeiti baserrian. Gazteleraz.
• 14:00etatik 14:30etara: Bisita gidatua Interpretazio Zentroan. Euskaraz.
• 15:00etatik 15:30etara: Bisita gidatua Interpretazio Zentroan. Gazteleraz.
• Goiz osoan zehar:
- Animalien erakusketa.
- Trikitixa.
- Lumagorriko oilasko erreak. (Pintxo salmentarekin lortzen den dirua “UNICEF”-entzat izango da).

No hay comentarios:
Publicar un comentario